Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak, IDAE, erabiltzaileen eskura jarri du Espainiako Atlas Eolikoa, Meteosim Truewind enpresak garatua merkatuan dagoen punta-puntako teknologia erabiliz. Eta hori guztia bi helbururekin:
Espainiako Baliabide Eolikoaren Azterketa erabiltzailearen eskura dago libreki kontsultatu eta erabiltzeko, "Informazio Geografikoaren Sistema" batean nabigatzearen bitartez, eta honek mapan sortutako nodo bakoitzean dagoen baliabide eolikoa kalkulatzea ahalbidetuko du - 100 m-ko sare mikroeskalarraren bereizmenez-. IGS-ren funtzionaltasuna bultzatu da interesezko informazio osagarria gehituz: kartografikoa eta topografikoa, dauden ingurugiro eragileak, itsas zonakatzea, etab. Halaber, aplikazioak nabigazio gailu intuitiboak dauzka erabiltzaileari tresna erabiltzea errazagoa izan dakion. Atal espezifiko batean erabiltzaileak mapa eoliko ezberdinak deskarga ditzake PDF formatuan, bai Espainia osoko mapa keta baita Autonomia Erkidego eta Hiri Autonomo bakoitzeko mapak ere.
RSS